¿Qué es flamenco?

Tutera 25 Agosto | 2021

Falete

Iruña 26/29 Agosto | 2021

Niña Pastori

Javier Ruibal

Manuel Liñán

Pansequito

Antonio Reyes

Israel Fernández

Buika

Viana

Pastora Galván

Jesús Carbonell

Iruña

India Martínez

Lizarra

Ángel Ocray y Luis Chaves 'El Piti'

Pepe Habichuela y Kiki Morente

Flamenco on Fire

Flamenco on Fire Jaialdia 2014an jaio zen Iruñean kultur ekimen aitzindaria sortzeko asmoz, flamenkoaren eszenan diren adierazpen guztien erakusgarri. Flamenco on Firek artistarik finkatuenak eta talentu berria biltzen ditu urtero Nafarroan, flamenkoaren arlo guztietan.

Jaialdiak, Sabicas Musikaren figura ospatzeaz gain, eta haren ondarea nabarmentzeaz landara, programazio guztia blaitzen duen gai bat lantzen du edizio bakoitzean, diseinu garaikidearen ikuspegia emanda. Edizio honetako gaia galdera batek eragindako hausnarketaren inguruan harilkatu da: Zer da flamenkoa?

Kontzertu Handiak

Kontzertu Handiak zikloak hainbat arte proposamen ekarriko ditu Nafarroako antzoki handietara, hots, Iruñeko Baluarte eta Gayarrera, eta Tuterako Gaztambidera, egungo arte flamenkora hurbilduko gaituzten adierazpen askotarikoen bidez.

Escenario Ziudadela XXIM

Iruñeko Ziudadela parkea XVI. eta XVII. mendeetako harresiz inguraturik dago. Kultur Intereseko Ondasun izendatua, tradizioaren eta abangoardiaren uztarketa da, eta bertan dago Ziudadela XXI. Mendea agertokia, Flamenco on Fire programazioaren baitan. Aire zabalean, landaretzaz inguratua, egungo eszena flamenkoaren proposamenik aurreratuenak eta disruptiboenak emateko. Abuztuaren 28an, Frank Maza arituko da, eta gero, Niño de Elche, soinu esperimentazioan oinarritutako musika proposamen banarekin eta flamenkoa ulertzeko modu bereziarekin, mugaz haratago jotzeko asmoz beti. Biharamunean, abuztuaren 29an, Big Lois eta Juanito Makandéren txanda izanen da, tradizioa flamenkoa hip-hop, trap, latin, pop eta beste soinu batzuekin uztartzeko., fusio argitsuan. Lau hitzordu, flamenkoa erakusteko eta hartara hurbiltzeko beste bide batzuk ere badaudela agerian uzteko.

Sarrerak

Si eres titular del
Carné Joven Europeo de Navarra,
solicita aquí tu código
para obtener 10€ de descuento.

Tudela
Kaleak, kioskoak eta patioak

Flamenco on Firek Tuterara eramanen du flamenkoa, abuztuaren 25ean eginen den doako zikloaren bidez: kaleak, kioskoak eta patioak. Horrela, Foruen Plazan, José Jiménez 'Tío Selin' eta José Jiménez 'Hijo', eta Ángeles Toledano eta Benito Bernalen errezitaldiak izanen dira. "Fernando Remacha" kontserbatorioan, berriz, Juanfra Carrasco eta Nono Reyes arituko dira, eta Jesús del Rosario ere gitarra jotzen. Egun horretan berean, Mauiren emanaldiaz gozatuko dugu Erre Bardeako egoitzan.

Sarrera agortuak

Sarrera agortuak

Errege Bardeako egoitza

Sarrera agortuak

Pamplona
Kaleak, balkoiak eta patioak

Aurten ere zikloak Iruñeko txokorik adierazgarrien eta histokikoenetako batzuk hartu eta agertoki bihurtuko ditu, herritarrek egungo artista nagusietako batzuen lana ezagutzeko. Udaletxeko balkoia berriz ere izanen da kantu flamenkoaren erdigunea. Honatx artistak: Inés Bacán eta Antonio Moya (abuztuak 26), Dolores "La Agujetas" eta Domingo Rubichi (27), Niño de Elche eta Raúl Cantizano (abuztuak 28), eta igandean, bukatzeko, Pansequito eta Miguel Salado (29). Kondestable Civivixeko patioan, berriz, Rycardo Moreno (abuztuak 26), Inés Bacán eta Antonio Moya (27), Juanjo Navas eta Enrique 'El Vaca' (28) eta Yerai Cortés (29) arituko dira. Gero, Ezpeleta Jauregiaren txanda etorriko da. Han, Dolores "La Agujetas" eta Domingo Rubichi (abuztuak 26), Rycardo Moreno eta Ané Carrasco (27), David Carpio eta Francisco Vinuesa (28) arituko dira; eta bukatzeko, Diego del Morao eta Israel Suárez ”Piraña” (29). “La Sirenita entre Mares Andaluces” haur ikuskizuna Baluarteko Ganbera Aretoan emanen da, abuztuaren 28an eta 29an.

Sarrera agortuak

Sarrera agortuak

Arte flamenkoaren adierazpen guztiak hedatzea eta nafar lurraldeko publiko guztiengana hurbiltzea dira funtsezko helburuak. F on Fire zikloak berezko izaera hartu du askotariko proposamenak Nafarroako hainbat agertoki historiko eta berezitan emateko. Aldi berean, programazio guneak ireki ditu Espainiako iparraldeko eta nafar artisten talentu flamenkoa sustatzeko.

Sarrerak

Jornadas Eterno Sabicas

Sabicas maisua Nafarroan sortutako flamenkoaren erreferentziatzat harturik, Flamenco on Firek Sabicas Betierekoa Jardunaldiak antolatu ditu, flamenkoaren kultur ondare izugarriaren inguruan gogoeta egiteko, solasaldi, mahai inguru eta aurkezpenen bidez. Horrela, abuztuaren 26an, ostegunarekin, Dolores 'La Agujetas", Inés Bacán eta Amparo Niño Emakumeak eta flamenkoa” mahai inguruan arituko dira, Sara Arguijo moderatzailea izanen delarik. Hilaren 27an, ostiralarekin, Juan Luis Cano Gomaespuma bikotekoak, Cristina Soler flamenko-kantariak eta Salva del Real gitarristak “Nola zaletu nintzen flamenkora” hitzaldian parte hartuko dute. Abuztuaren 28an, berriz, “De la noche a la mañana” liburuaren aurkezpena eginen da, José María Velázquez-Gazteluk idatzia, eta Fermín Lobatónek aurkeztua. Abuztuaren 29an, Josemi Carmona, José Manuel Gamboa, Javier Limón eta Fernando Vacas “Emadazu reverb handiagoa!: Flamenkoak estudioan” mahai inguruan arituko dira. Gainera, abuztuaren 26tik 29ra, “Sabicasen Iruña” bisita gidatuak gozatzeko aukera izanen da, maisuaren bizitzako lekurik adierazgarrienak azaltzeko.

Newsletter

Harpidetu zaitez gure newsletterrean eta ez galdu Flamenco on Fire Fundazioaren azken albisteak.