Balkoiak, kaleak et Patioak

IRUÑA
IRUÑEKO UDALETXEKO BALKOIA
Iruñeko udaletxeak lehen mailako programazio flamenkoa jasoko du, kalean bertan gozatzeko. Harrizko eta burdinako barandak dituela, estilo barroko eta rokokoaren kutsuak dituela, agertoki hau Flamenco on Fire Jaialdiaren ezaugarri handietako bat da. Hantxe zut agertuko dira kantuaren eta gitarraren figurak, hitz kantatua eta musikatua aldarrikatzeko, Hamaikagarren edizio hau abuztuaren 29an, ostegunarekin hasi, eta irailaren 1ean bukatuko da, 12:00etan. Capullo de Jerez et Ramón Trujillo, Israel Fernández et Antonio El Relojero, Aurora Vargas et Miguel Salado eta Remedios Amaya et Diego del Morao arituko dira.
LA PERLA HOTELEKO BALKOIA
Flamenco On Fire gune historiko batera itzuliko da kaleko jarduerak egiteko: La Perla Hotelera, alegia. Lehenago, Ernest Hemingway, Charles Chaplin, Orson Wells eta kultura unibertsalaren beste ordezkari ospetsu batzuk hartu zituzten gelek berek kantuaren artista sorta zabala hartuko dute aurten, hala nola Salome Pavón, Mara Rey, Jolis Muñoz eta Celia Flores, eta gitarra-jotzaile gailenak, hala nola Jerónimo Maya, Juan Jiménez, Jesús del Rosario eta Rycardo Moreno, Iruñeko literatur gune nagusietako bateko balkoitik aritzeko eta laguntzeko. Beraz, zuzeneko musika, abuztuaren 29tik (osteguna) irailaren 1era arte, 12:45ean, Flamenco on Fire jaialdiaren bastioietako batetik.
ESCENARIO SABICAS - CIVIVOX CONDESTABLE
El vínculo que el Flamenco en Navarra tiene con Agustín Castellón Campos "Sabicas", y por ende con la guitarra, está fuera de cualquier duda. Desde hace seis años se han venido reservando espacios destacados a dicho instrumento y andando el tiempo se ha creído necesario dedicarle un ciclo y un espacio propio. De ese modo surgió el ciclo de guitarra de concierto del Escenario Sabicas en el Civivox Condestable que se inauguró en la pasada edición. Un edificio histórico, único exponente de la arquitectura civil de la Pamplona del siglo XVI. Entre el miércoles 27 de agosto y el domingo 31 de agosto de 18.30 a 19.30 horas, los amantes de la sonanta podrán disfrutar de los conciertos de Miguel Vargas et Juan Vargas, José Antonio Rodríguez, Daniel Casares, David Cerreduela y Alfredo Lagos.
EZPELETA JAUREGIA
Ezpeleta Jauregiko ateak irekiko dira kantuari sarbidea emateko. Bost emanaldi, bostak ere, 19:45ean hastekoak, abuztuaren 28tik (asteazkena) irailaren 1era (igandea). Lirika flamenkoari osorik eskainitako agertokia izanen da. Salomé Pavón et Jerónimo Maya abiatuko dira, Luis Moneo et Juan Manuel Moneo jereztarrek jarraituta; gero, Remedios Reyes et Julio Santiagoren txanda izanen da; ondoren, Enrique El Extremeño et Pedro Sierrak lekukoa hartu, eta zikloa Perico eta José, “Los Pañero”k itxiko dute Diego del Moraoren gitarrarekin.

VIANA
UDALETXEKO BALKOIA
Foruen plazan kokatua, XVII. mendean eraiki zen, atariak estilo errenazentistan eta barrokoan landurik. Bada, historiaz ederki jantzitako eraikin hori izanen Flamenco On Firek Nafarroan barna zabaltzeko guneetako bat. Horrenbestez, Ángel Ocrayren et Luis Sánchezen musika Vianako udaletxeraino joanen da, balkoi ikusgarri hartatik memoria astintzeko.
TUDELA
UDALETXEKO BALKOIA
Tuterako udaletxean izandako berritze-lanek ez dute eraikinaren historia estali, baizik eta garai bakoitzaren lekuko dira, jatorriz 1575ekoa den eraikinean. Hori agerian dago atarian, bodegan, atondoan eta haren zauri-marra bakoitzean. Kantu flamenkoa probintzian barrena erakutsi eta gune monumentaletara egokitu nahian, Flamenco On Firek arte benazkoenaren figurak ekarriko ditu hona, hala nola Saúl Quirós. Bera arduratuko da oraingo honetan historia hori biziberritzeaz, Raúl Ramírez Fernándezen sonantak lagundurik. Edota, hobeki esan, hurra berriz ere kontatzeaz, ikuspegi jondotik eta kultura darion hiriko biztanleen aurrean. Nafarroako Erriberako hiriburuko emanaldiak abuztuaren 24an hasiko dira, larunbatarekin, 20:00etan.