ENBAXADOREA
Pepe Habichuela
Pepe Habichuela (Granada, 1944), Flamenco On Fire jaialdiaren enbaxadorea, eragile nagusia izan da flamenkoaren urrezko garai batean. Enrique Morente lagundu zuen 'Homenaje a Antonio Chacón' eta 'Despegando' disko adierazgarrietan, bien azalean ere agertuta. Arte Ederren merituaren urrezko domina jaso du eta, anaia Juan Habichuelarekin batera, Granadako soinuak eraman zituen Madril alderantz, eta bertan bizi da. Halaber, bakarkako grabazioak egin ditu Nuevos Medios etxerako eta giltzarria izan zen bere seme Josemi Carmonaren eta iloben Ketama taldearen agerpenerako.