
KONTZERTU HANDIAK
'Kontzertu Handiak’ zikloak flamenkoaren figura nagusiak ekartzen dizkio publikoari, bai artista ospetsuak bai famatzen hasiak direnak, bai eta Flamenco On Fireren berezko lanak ere. Aurten, zikloa eta 11. edizioa, bi-biak, abuztuaren 23an abiatuko dira Vianan; zehazki, Jesús Méndez jereztarra arituko da San Pedro eliza hondatuan (21:00), Antonio Molina “El Choro” bailaorea artista gonbidatua izanen dela. Abuztuaren 24an, larunbatarekin, Tuterako Gaztambide antzokian, José Maya bailaorearen txanda izanen da (21:00). Zikloak Iruñera joko du Baluarte Auditorioan pausatzeko eta lau proposamen emateko. Andaluziako Ballet Flamenkoaren saioa, abuztuaren 29an, 20:30ean; Israel Fernándezek kantu errezitaldi bat eskainiko du abuztuaren 30ean, 21:30ean.