Flamenco/a on Fire

Mugen gainetik, eta sekulan baino indartsuago, flamenkoak berriz ere iparralderantz eginen du bidaia, abuztuaren 21etik 26ra; horren ondorioz, Iruñea egungo talenturik onenaren erakusleihoa izanen da. Flamenco On Firek bere bosgarren edizioa eginen du, nafar lurraldean sustraituriko erro flamenkoa goraipatuta, Sabicas Maisuaren ohoretan, betiere.

Beste behin ere, aurten 6 egunez, Iruñea flamenkoaren egoitza izanen da iparraldean, eta hiriko plazak nahiz agertokiak artista bikainen, adituen eta zaleen topaleku bilakatuko dira

Edukiak txukun eta zabal landurik, Jaialdiaren barnean, batetik, Baluarteko Auditorio Nagusiko ikuskizunak aipatu behar dira, eta bestetik, Gaueko Zikloko kantu, dantza eta jotze errezitaldiak. Horiez gain, doako kultur proposamen ederra, aire zabalekoa, ‘Flamenkoa Balkoietan’ eta ‘Jam Flamenca’ ekimen bitartez. Halaber, jarduera hezigarriak eta integratzaileak eginen dira, ‘Arte Flamenkoari buruzko V. Jardunaldiak” ekimenaren eskutik. Eta urtero bezala, hiriko ostalaririk onenek ahogozagarririk goxoenak eskainiko dituzte, ‘Sabicasen Pintxoa’ ibilbidearen bitartez.

Iruñean ikusiko dugu elkar!

lunares

Sabicas
Maisuaren oroimenez
eta emakume
flamenkoari eskainia

Emakume Flamenkoaren Ohoretan

‘Emakume Flamenkoaren ohoretan’ izena du aurten Flamenco On Firen estreinatuko den zeharkako zikloak, emakumeak flamenkoan duen balioa nabarmendu eta erakusteko. Izan ere, hamaika ekitaldi eginen dira emakumearen ohoretan: ikuskizun handiak Baluarten, kontzertuak Tres Reyes Hoteleko agertokian, emakume gitarra-joleen errezitaldiak hiriko hainbat tokitan, hitzaldiak eta tailerrak. Gainera, ziklo berri hauxe bera ageri da Jaialdiaren bosgarren edizioaren irudian, Mikel Urmeneta sortzaile ospetsuak ondua.

Bere alderdi sozialenari eutsita, Jaialdiak 500 sarrera solidario banatuko ditu emakumea gizarteratu eta ahalduntzearen alde lanean ari diren hainbat erakunderen artean.

lunareslunares1

Aire zabaleko jarduerak doan

Aurreko urteetako arrakastaren ondotik, ‘Flamenkoa Balkoietan’ Iruñera itzuliko da abuztuaren 22tik (asteazkena) 26ra (igandea). Flamenco On Firek hiriko karrikak hartuko ditu ikusle bakoitzaren bihotza hunkitzeraino, molde tradizionaleko errezitaldi txikien bidez. Iruñeko hiru leku adierazgarritako balkoietatik eginen dira.

Horrela, doako lehen emanaldia aire zabalean eskainiko da 12:00etan, Mañueta kaleko balkoi batean.  Ondoren, 12:45ean, bigarren errezitaldia izanen da Udaletxeko balkoian, Udaletxe plazan, alegia. Azkenik, 13:30ean, La Perla Hoteleko balkoitik eginen da, Gazteluko plaza zoragarrian dagoen jende orok flamenkorik benazkoenaren azken emanaldi bat ikus dezan.

Zaldi Zuriko Ostatuan, berriz, ‘Jam Flamenca’ eginen da, Jaialdiko arratsaldeak girotzeko, abuztuaren 23tik, osteguna, 26ra, igandea, 14:15ean hasita. Flamenkoko zenbait pertsona ospetsu Dj gisa arituko dira, txukun aukeratutako musika emateko, eta Jam Session saioek.

‘Sabicasen Pintxoa’ ibilbide gastronomikoa

‘Sabicasen Pintxoa’ ibilbide gastronomikoa.

Flamenco On Firek flamenkoa ulertzeko modu berri bat ekarri du sukaldaritzaren bidez, ‘Sabicasen Pintxoa’ izeneko ibilbide gastronomikoaren eskutik, Nafarroako Ostalaritza Elkartearekin.

Hiriko 20 establezimendutako chef eta ostalaririk onenek Sabicas Maisuaren figuraren inguruan onduko dituzte beren lan goxoak, haren artean eta figuran inspiraturik.

V Jornadas de arte Flamenco

Hamaika flamenkologo, kazetari, artista, historialari eta kulturako beste artista nabarmen batzuk arituko dira klase magistral, tailer, dokumental, errezitaldi, hitzaldi eta mahai inguruetan, Iruñeko Arte Flamenkoari buruzko V. Jardunaldien karira. Sabicas Maisuaren lanaren balioa nabarmendu eta erakusteko daude pentsatuak, eta aurten bereziki, emakumeak flamenkoan duen garrantzia eta balioa aldarrikatuko dute, makina bat jardueraren bidez, Flamenco On Firek Gaz Kaló Nafarroako Ijito Elkarteen Federazioarekin elkarlanean antolatuak, eta Nafarroako Kutxa Fundazioak lagundurik.

Diseñador Mikel Urmeneta

Aurten, Flamenco On Firek irudi berria jantzi du, edizio honetan lehen aldiz antolatutako zikloan inspiraturik: ‘Emakume flamenkoari’. Mikel Urmenetak berariaz ondutako irudia da. Artista eta sortzaile horrek ibilbide oparo eta arrakastatsua egina du. Kukuxumusu enpresaren sortzailea (gaur egun, ez da bertan ari lanean), Katuki Saguyaki ere sortu du, eta azken marka horretako zuzendari artistikoa da. Euskaldun unibertsala 2009an izendatua, Forbes aldizkariaren arabera, Urmeneta munduko 100 pertsonarik sortzaileenen artean dago