Flamenco on Fire 2017

Flamenco On Firek bere laugarren edizioa eginen du aurten, aurreko urteetan izaniko arrakasta handiaren ondotik. Flamenkoak, beraz, iparralderantz joko du berriro, eta Iruñean flamenkoaren munduko talenturik onenak arituko dira. Izan ere, nafar hiriburuak proposamen bikaina eskainiko du, kulturaz, musikaz, gastronomiaz, aisiaz eta arteaz osaturikoa, eta artista bikainen eta flamenko zaleen arteko topaleku hauta izanen da.

Jaialdiak abangoardia hartu du kontuan, eta kontuan ere beste musika batzuekiko gurutzeak, flamenkorik garbiena ezein arlotan bazter utzi gabe: kantua, jotzea eta dantza, alegia. Jaialdiak, gainera, begirada berezia pausatuko du talentu berri eta promesa gazteengan.

Edukiak txukun aukeratu ditugu, kalitatea oinarri eta sorkuntzan arriskua lehenetsita. Baluarten bost ikuskizun handi emanen dira; Zentral aretoan, kontzertu handi bat. Era berean, Tres Reyes hotelean ‘tablao’ bat ezarriko da Gaueko Zikloa egiteko; lehen mailako sei emanaldi, hain zuzen ere.

Iruñean ikusiko dugu elkar!

Camarón de la Isla

Urtez urte, Jaialdia Sabicas Maisuari eskaintzen zaio. Keinu horren bidez, haren gaineko oroitzapena eta haren lanak goraipatu nahi ditugu, flamenkoaren jenio handia izan baitzen, Iruñeko bazterrak arte horretan sustraitua daudela erakustearren. Edizio honetan, halaber, Camarón de La Isla ren heriotzaren 25. urtemuga gogoratuko dugu, hainbat ekitaldi izanen baitira haren ohoretan, eta Leonard Cohen ere izanen dugu gogoan, flamenkoaren balioa nabarmendu baitzuen, ahaztu gabe gure lurraldea maite izan zuela eta musikari sekulako ekarpena egin ziola.

Asuriasko Printzea Saridunaren hitzaldia 2011
Leonard Cohenen eskutik

Programazioa

Flamenkoa balkoietan

Urtetik urtera, Flamenco On Fire gauza gehiago antolatzen ari da, hala nola doako jarduerak eta atari zabalekoak, hiriko hainbat toki adierazgarritan, Jaialdiaren egun bakoitzean. ‘Flamenkoa Balkoietan’ zikloak, adibidez, aurten ere Iruñeko karrikak hartuko ditu. Horrela, goizero, hiru kantu eta gitarra saio bat emanen dira Mañueta karrikako, Udaletxeko eta La Perla Hoteleko balkoietan, azken hori Gazteluko Plazan.

 
ruta-gastronomica

Sabicasen Pintxoa 2017

Aurten ere, Nafarroako Ostalaritza Elkartea lankidetzan arituko da Jaialdiarekin “Sabicasen Pintxoa” izeneko Gastronomia Ibilbidea eskaintzeko. Urtetik urtera, ekimenak gero eta jende gehiago erakartzen du, eta aurten, 30etik gora establezimenduk Sabicas Maisuarengan inspiratutako pintxoak zerbitzatu eta proposamen ahogozagarriak eskainiko dituzte.

 
 
IV Jornadas de arte Flamenco

Flamenco On Fire Jaialdiak Gaz Kaló Nafarroako Ijito Elkarteen Federazioaren laguntza jasoko du, Iruñeko Arte Flamenkoari buruzko IV. Jardunaldiak aurkezteko, Sabicas Maisuaren bizitza eta lanaren balioa nabarmentzeko asmoz. Aurten, gainera, Camarón de la Isla omenduko dugu hainbat ekitaldiren bitartez. Saio magistralak, tailerrak, hitzaldiak, mahai inguruak eta dokumentalak eskainiko dira.

Diseñador Mikel Urmeneta

Aurten, Flamenco On Firek irudi berria estreinatuko du, Mikel Urmeneta artistak ondutakoa. Sortzaile iruindarrak arlo aunitzetan erakutsi du bere ofizioa, eskarmentu handikoa da eta ibilbide luzea egina du. Kukuxumusu enpresaren sortzailea (jada ez du hartan lan egiten), berrikitan Katuki Saguyaki sortu du eta marka horretako zuzendari artistikoa da. 2009an euskaldun unibertsal izendatua, Forbes aldizkariak esan du Urmeneta munduko 100 lagun sortzaileenetako bat dela.