TOMATITO SEXTETO

[one_third last=»»]


Soy flamenco

Miércoles 27 de agosto, 22:00h

Escenario Sabicas

Taldea:

Tomatito – Gitarra
El Cristi – Gitarra 2
Simón Román – Kantea
Kiki Cortiñas – Kantea
Paloma Fantova – Dantza
Lucky Losada – Perkusioa

[/one_third]
[two_third last=»yes»]
José Fernández Torres Tomatito, Almerian jaio zen 1958an, gitarra flamenkoz inguraturik, izan ere, El Tomate-ren semea, Miguel Tomateren biloba eta Niño Miguel jotzaile legendarioaren loba baita.

12 urte zituela Malagara joan zen, eta bere musika karrerari hasiera eman zion, Taberna Gitanan joz. Bertan, Paco de Lucía ikus-entzule izateaz gain, Camarón de la Isla ezagutu zuen. Une horretatik aurrera, artista, kantaore handiak laguntzen hasi zen, Enrique Morente, La Susi, José Menese, Pansequito… besteak beste. Baina, inolako zalantzarik gabe, bere karrera sakonetik markatu zuen artista Camarón de la Isla izan zen. Berarekin egon zen haren bizitzako azken 18 urteetan.

Camarónen, flamenkoaren historiak eman duen kantaore hoberenetako baten, ondoan, diskografia zabala sortu zuen, bikotea osatuz, Espainiako jaialdi eta emanaldi flamenko hoberenetan zein New York bezalako hiri handietan. Flamenkoak eman duen lan garrantzitsuenetakotzat hartzen den La Leyenda del Tiempo izan zen Tomatitok Camarónen ahotsari lagunduz egin zituen grabazio askoren arteko lehena. Como el Agua lanean, Paco de Lucía maisu handiaren alboan jo zuen gitarra lehen aldiz.

Ez dago bere karismaren eta gaitasun bikainen aurrean amore eman ez duen eszenatoki edo ekitaldi handirik, eta arrakasta handiak lortu ditu, ez salmentei dagokienez bakarrik, baita sariei dagokienez ere. Horrela, gitarra jotzaileak, beste batzuen artean, lau Grammy sari jaso ditu, hiru Disko Flamenko hoberenari emandakoak eta bat Jazz Latino Disko Hoberenari emandakoa.

Oraingo honetan, artista, ijitoen musika izpirituarekin duten loturan oinarrituz kontu handiz aukeratutako musikari talde batekin elkartu da, Soy Flamenco ikuskizuna aurkezteko, eta Flamenco On Firen, magia ukiezin, erritmo xarmagarri eta emoziorako gaitasun horiek helarazteko, berak baitu horretarako giltza. Bere mezua beti da bera: “Flamenko batek flamenkoa jo behar du…”
[/two_third]