TOMASITO

[one_third last=»»]


KIKO VENENO + TOMASITO +
SOLEÁ MORENTE y LOS EVANGELISTAS

Igandea, abuztuak 31: 21:30etatik aurrera.
ZIUDADELA ESZENATOKIA
Ziudadela
 


[/one_third]
[two_third last=»yes»]
Tomás Romero Moreno, Jerez de la Fronteran (Cadiz) jaio zen 1969an. La Bastianaren semea da, flamenko familia batekoa, eta haur txikia zenetik bere grazia eta artea azpimarratzekoak ziren, auzoan abestuz eta dantza eginez.

1984an Los Canasteros taldearekin hasi zen dantzan, eta urte horretan bertan TVE-ko urte amaierako saio berezian parte hartzera deitu zuten, eta baita Madrilgo eta Bartzelonako zenbait aretotan aritzera ere. Ordutik aurrera hiri horietan bizi izan da. Une horretan, bira bat hasi zuen Paco Peña gitarra jotzaile handiaren konpainiarekin, eta Europan, Amerikan eta baita Australian ere aritu zen.

Tomasitoren karrerako oso une garrantzitsua, bere bizitzan Lola Flores agertu zenean gertatu zen. Amari esker, artistak La Faraona ezagutu zuen, eta hark berehala ikusi zuen bailaore bikaina zela. Hori dela eta, bere koadro flamenkoaren parte bilakatu zen.

Bere lehenbiziko lana, Tontorrón, 1994an grabatu zuen, eta handik denbora gutxira hurrengoa, Tomasito, flamenkoa rapa edo bluesa bezalako beste musika batzuekin nahastuz, estilo anitzak arte handiz fusionatzeko gaitasuna erakutsiz.

Ordutik, asko izan dira argia ikusi duten Tomasitoren diskoak, baina, inolako zalantzarik gabe, lanik hoberenetako bat Azalvajao (2013) da, Luis Garrido handiaren estudioetan grabaturiko diskoa, eta mugak eta hesiak apurtzeko egina, artistak soilik dakien moduan, oraingo honetan Bebek, Pepe Habichuelak edo Soleá Morentek lagunduta, beste batzuen artean.
[/two_third]