SOLEÁ MORENTE y LOS EVANGELISTAS

[one_third last=»»]


KIKO VENENO + TOMASITO + SOLEÁ MORENTE y LOS EVANGELISTAS

Igandea, abuztuak 31: 21:30etatik aurrera.
ZIUDADELA ESZENATOKIA
Ziudadela

 [/one_third] [two_third last=»yes»] Soleá Morente y Los Evangelistas, 2011n sorturiko taldea da, aurreko urtearen amaieran desagerturiko Enrique Morente maisu handia omentzeko.

Juan Ramón Rodríguez Jotak (Los Planetas), eta Antonio Ariasek (Lagartija Nick), Soleá Morenteren, Enriqueren alabaren, eta Aurora Carbonell bailaoraren atea jo zuten, kantaoreari egin nahi zioten omenaldi batean beraiekin joan zitezen eskatzeko: kontzertu bat Kordobako Jaialdi Flamenkoko Gau Zurian.

Ordutik aurrera, bandak bira hasi zuen, Enrique Morenteren abestien bertsioak eskatuz, eta kontzertuen arrakasta ikusita, lehen diskoa kaleratu zuten, Homenaje a Enrique Morente, 2012an argitaratua. Disko horretan, artistek omenaldia eskaintzen diote kantaoreari, oso ikuspegi pertsonaletik, artistaren aurreko errespetua eta miresmena erakutsiz. “Beraien Jainkotzat” hartzen dute, eta hortik datorkie Los Evangelistas izena.

Lehen kontzertua eman eta bi urtera, berriro elkartu dira, bigarren diskoa kaleratzeko, Encuentro. Oraingo honetan, neska kantaore gaztea, koruetara mugatu beharrean, bandaren ahots nagusi bilakatu da. Abestiak Jotarenak eta Ariasenak dira, eta diskoak, maisuari omenaldia eskaintzeko ideiatik urrunduz, hesiak apurtzeko eta generoak fusionatzeko asmoa erakusten du, Morentetarren erdiko alabak Flamenkoa eta musika garaikidea fusionatzeko duen artea erakutsiz. [/two_third]