SARA BARAS Balet Flamenkoa

[one_third last=»»]


Medusa, la guardiana

Martes 26 de agosto, 22:00h
Escenario Sabicas

FITXA ARTISTIKOA

Zuzendaritza, Gidoia eta Koreografia: Sara Baras
Musika: Keko Baldomero
Artista Gonbidatua: José Serrano
Argien diseinua: Sara Baras
Eszenografia: Ras Artesanos
Jantziak: Sara Baras

TALDEA

Medusa: Sara Baras
Perseo: José Serrano (esku-hartzeen koreografoa)

DANTZA TALDEA

Errepikatzailea: María Jesús García
María Jesús García Oviedo
María del Rosario Pedraja
Carmen Camacho
Cristina Aldón
Tamara Macías
Daniel Saltares
David Martín
Alejandro Rodríguez
Raúl Fernández

MUSIKARIAK

Musika zuzendaria: Keko Baldomero
Gitarra: Keko Baldomero y Andrés Martínez
Kantea: Saúl Quirós, Emilio Florido
Perkusioa: Antonio Suárez, Manuel Muñoz Pájaro


[/one_third]
[two_third last=»yes»]
Sara Baras, San Fernandon (Cadiz) jaio zen 1971n, eta bertan hasi zituen bere dantza ikasketak; bere amaren, Concha Barasen, eskolan. Dantzaren maisu handien eskutik ere prestakuntza jaso duen arren –horien artean Ciro, Manolete edo El Güito–, artistak bere ama aitortzen du bere maisu hoberen eta eragin profesional handiena izan duen pertsona gisa.

18 urte zituela hasi zuen ibilbidea, eta bere artea ezinbesteko bilakatu zen dantza konpainia nagusientzat. Bailaore eta koreografo hoberenek berarekin egin nahi zuten lan, eta ohiko artista izaten hasi zen, Antonio Canales, Eduardo Serrano El Güito, Rancapino eta familia, Merche Esmeralda, Javier Barón, Paco Peña, Paco Moyano edo Manuel Morao bezalako artista handien ikuskizunetan.

Hoberenen alboan hamar urte eman ondoren, 1998an bailaoreak bere konpainia sortu zuen, Sara Baras Balet Flamenkoa. Talde horrek ikuskizun bikainak eskaini ditu, eta horien artean Sensaciones, Sueños eta Sevillako Flamenko Biurtekoan aurkeztutako bi muntaketa handi azpimarratu behar dira: Juana La Loca (hiru Max sariren irabazlea) eta Mariana Pineda. Bi ekoizpen lan handi horien ondoren, 2003an artistak Dantza Sari Nazionala lortu zuen.

Sara Barasek munduko antzoki hoberenetara eraman du bere artea: Paris izan zen, 2005ean, Sabores lanaren estreinaldirako aukeratutako hiria, bertako Theatre des Champs-Elysées antzokian. Hurrengo urtean egitasmo berria aurkeztu zuen Cap Roig Jaialdian, Josep Carreras tenorearekin: Baras-Carreras, Isaac Albéniz edo Manuel de Falla bezalako konposatzaile espainiar handien omenez, Federico García Lorcaren poesiari protagonismo berezia eskainiz. Eta 2007an Carmen aurkeztu zuen Bartzelonako Gran Teatre Liceu antzokian. Lan horretarako Paco de Lucía, Javier Ruibal eta José Carlos Gómez handien musika laguntza izan zuen.

Flamenco On Fire honetan, Sara Baras Medusaren azalean sartuko da, izen bereko ikuskizun berrian. Garbitasunaren sinbolo eta Atenearen, Gerraren jainkosaren, tenpluko apaizeme eder, bere koalitate sinestezinen eta edertasun paregabearen ondorioz pretendiente askoren helburu bilakatuko da, horien artean Poseidonena, Itsasoaren Jainkoarena.
[/two_third]