PEPE HABICHUELA y JOSEMI CARMONA

[one_third last=»»]


Habichuela en rama

Sábado 30 de agosto, 19:30h
Escenario Flamenco On Fire

[/one_third]
[two_third last=»yes»]

PEPE HABICHUELA

Habichuela el Viejoren biloba eta José Carmonaren semea, Pepe Habichuela Granadan jaio zen 1944an. Sabicas maisuari eta Mario Escuderori entzunez ikasi zuen gitarra jotzen, eta hogei urte baino ez zituela, Madrilgo Torres Bermejas tablao mitikoan aritzen zen jada. Garai horretan flamenko hoberenekin jardun zuen, Juanito Valderramarekin edo Camarón de la Islarekin, besteak beste. Enrique Morenterekin ere jotzen zuen. Enrique Morenterentzat ezinbesteko gitarra jotzaile bilakatu zen, ezin hobea Homenaje a D. Antonio Chacón eta Despegando diskoetarako. Bere artea, Ketama taldea osatu duten semeengana igaro da, eta gitarra jotzeko bere moduak eragina izan du artista askorengan, Raimundo Amadorrengan eta José Sotorengan, besteak beste.

JOSEMI CARMONA

1971n Madrilen jaiotako José Miguel Carmona, Pepe Habichuela gitarra jotzailearen eta Amparo Bengala bailaorearen semea da. 4 urterekin hasi zen gitarra jotzen, eta Flamenco Puro ikuskizunaren nazioarteko biran hartu zuen alternatiba, aitak lagundurik. Josemi Carmona gitarra jotzaile eta konposatzaileak La Barbería del Sur fusio taldea osatu zuen Madrilen, Pepe Luis Carmona kantaorearekin eta Juan José Suárez Paquete gitarra jotzailearekin. Geroago, talde hori utzi eta 1990ean, José Soto Sorderitak eta Juan Carmona El Camboriok 80ko hamarkadan osatutako Ketama taldean sartu zen. Une horretatik aurrera, Ketama taldeko gitarra jotzaile gisa egiten duen lanarekin batera (2004an taldea desegiten den arte), laguntza eta ekoizpen lanak ere egiten ditu, Niña Pastorirentzat egindakoak azpimarratuz.
[/two_third]