NIÑA PASTORI con DIEGO DEL MORAO

[one_third last=»»]


Lo que quiere el alma

Viernes 29 de agosto, 22:00h
Escenario Sabicas


[/one_third]
[two_third last=»yes»]
María Rosa García García, San Fernandon (Cadiz) jaio zen 1978an. Oso gaztea zela hasi zen abesten, amaren, Pastori de la Islaren, pausoei jarraituz, eta 12 urte baino ez zituela, Camarón de la Isla maisuak Cadizeko Andalucía Antzokian aurkeztu zuen.

Madrilera joan zenean Alejandro Sanz eta Paco Ortega ezagutu zituen, eta artista horiekin lankidetzan aritu zen sarritan. Bere lehen diskoa, Eres luz, 1998an kaleratu zen, Sony Music disko-etxearen eskutik, eta nazio mailako artista garrantzitsuenetakoa bilakatu zuen arrakasta handia lortu zuen salmenta aldetik.

Bere lehenbiziko lanetan lortutako arrakastaren ondoren, 2004an No hay quinto malo lana argitaratu zuen. Lan horrek muga markatu zuen artistaren karreran, lan helduagoa eta osoagoa izan zelako, eta disko salduenen zerrendan lehen tokian jarri zen, argitaratu eta berehala.

Bere azken lanean, Raíz (2014), Niña Pastori, Lila Downsekin eta Soledadekin elkartu da, hiru herrialdetako, Espainiako, Argentinako eta Mexikoko, musika egiteko, bere garbitasunarengatik eta egiarengatik nabarmentzen den eta arimaz eta duendez beterik dagoen diskoa sortuz.

Kritikaren aldeko iritziaz eta ikus-entzuleen maitasunaz gain, Niña Pastorik sari garrantzitsuenetako batzuk lortu ditu: flamenko album hoberenaren bi Grammy Latino sari, Esperando verte (2009) eta La Orilla de mi pelo (2011) lanengatik, eta bi Amigo sari, horiek ere flamenko disko hoberenari emandakoak Eres luz (1998) eta María (2002) lanei esker.

FLAMENCO ON FIREn, Diego del Morao gitarra jotzaile handiak lagunduta arituko da. Moraotarren leinuari jarraipena emateaz gain, kanteari laguntzeko jotzaile preziatuenetakoa bilakatu da, eta Flamenkoaren handiekin aritu izan da, Paco de Lucíarekin edo José Mercérekin, besteak beste.

Adiskide eta eszenatokian lankide diren artistek Lo que quiere el alma: ikuskizuna aurkeztuko digute Iruñean, soleá, fandango, bulería, alegría… kanteetatik ibilbidea egingo duen errezitaldia, artistak bere karreran ezagutu duen Flamenkoaren purutasunean oinarrituz interpretaturik.

[/two_third]