KIKO VENENO

[one_third last=»»]


KIKO VENENO + TOMASITO +
SOLEÁ MORENTE Y LOS EVANGELISTAS

Igandea, abuztuak 31: 21:30etatik aurrera 
ZIUDADELA ESZENATOKIA
Ziudadela
 

[/one_third]
[two_third last=»yes»]

José María López Sanfeliú Gironan jaio zen 1952an, baina oso txikia zela familia Cadizera joan zen, eta ondoren Sevillara. Bertan bizi da ordutik. Hala ere, ez zen Andaluzia izan Kiko Venenok kante jondoaren maisu handiekin harremana hasi zuen tokia, harreman hori Estatu Batuetara egindako bidaia batean hasi zuen. Bertan, Bob Dylan eta Frank Zappa artista mitikoen kontzertuetara ere joan zen.

Espainiara itzultzean musika egiten hasi zen, bere hiru eragin nagusiak bateratuz: flamenkoa, Dylan eta Zappa, baina 1977ra arte ez zuen bere burua agertu, Venenobandarekin, Raimundo eta Rafael Amador anaiekin batera. Izen bereko lehenbiziko lana Madrilen grabatu zuen, Ricardo Pachón ekoizlearen laguntzarekin, eta benetako iraultza eragin zuen Flamenkoaren mundu estetikoan eta ideologikoan. Horrez gain, gaur egun, Pop espainiarraren disko handienetakotzat hartzen da.

Disko horri esker, artista nazio mailako konposatzaile hoberenen artean jarri zen, eta 1979an Camarón de la Islarekin aritu zen La leyenda del tiempo diskoan. Artistak García Lorcaren poemak egokitu eta “La leyenda del tiempo” eta “Volando voy” abestiak konposatu zituen, beste batzuen artean.

Madrilgo mobidaren garaian Madrilera itzuli zen, bakarkako lehenbiziko diskoa grabatzera, Seré mecánico por ti (1981). Lan horretatik “Pata palo” bezalako abesti handiak irten ziren. Hamar urte geroago, Kiko Venenok Joe Dworniaki eman zion disko berria ekoizteko konfiantza, eta horrela sortu zen bere lehenbiziko arrakasta handia bilakatu zen Échate un cantecito (1992) lana.

Ideia bikainez betetako disko askoren ondoren, artistak bere hamaikagarren albuma kaleratu zuen 2013an, Sensación Térmica. Bertan esperimentazioari erabateko askatasuna ematen jarraitzen du, soinuan base elektronikoak sartuz.[/two_third]