JOSÉ MERCÉ

[one_third last=»»]


Jueves 28 de agosto, 22:00h
Escenario Sabicas


[/one_third]
[two_third last=»yes»]
Paco Luzen birbiloba eta Manuel Soto Sorderaren, Jerezeko flamenkoaren patriarkaren, iloba, José Mercé Jaenen jaio zen 1955ean. Izen artistikoa La Merced Basilikako Eskolaniako abesbatzatik igaro ondoren jaso zuen. Bertan abestu zuen 6 eta 12 urte bitartean.

Flamenkoarekiko jakin-mina berandu baino lehen sortu zitzaion, eta lehen pausoak kantaore gisa Manuel Moraoren Los Jueves Flamencos izenekoan eta La Cueva del Pájaro Azul tablao ezagunean eman zituen. Bertan artista handiak aritzen ziren jada, Rancapino, Pepa de Utrera edo Juan Villar, besteak beste.

13 urte zituela Madrilera heldu zen, Manuel Ríos Ruizek ekoitzitako lehen diskoa grabatzera, eta ez zuen jada hiriburua utzi. Urte gutxitan, José Mercé dantzarako kantaore hoberenetakoa bilakatu zen, eta adinez nagusi egin aurretik, Antonio Gadesek bere dantza konpainian lan egiteko deitu zuen. Jerezeko kantaoreak ez zuen atsedenik hartu, eta egitasmo askotan hartu zuen parte. Horien artean Espainiako Balet Nazionala edo Sauraren Bodas de Sangre filma azpimarra daitezke.

1968an argitaratu zuen bere lehenbiziko diskoa, Cultura Jonda 14. Bandera de Andalucía. Ordutik, kantaorearen lan handiek iraultza eragin dute Flamenkoaren munduan, horien artean Verde Junco (1983) edo Desnudando el Alma (1994). Baina, inolako zalantzarik gabe, artista puntu gorenera eraman zuen diskoa, Vicente Amigo gitarra jotzaileak ekoitzitako Del Amanecer (1998) izan zen. Flamenkoaren munduan aurrekaririk gabeko arrakasta lortu zuen.

17 bilduma argitaratu eta gero, José Mercék kantearen sen garbiari eutsi dio, artista handiekin elkarlanean arituz –horien artean Manu Chao, Luis Eduardo Aute, Louis Armstrong edo Pablo Milanés azpimarra daitezke–, Flamenkoaren barruan ezinbesteko artista bilakatu arte.
[/two_third]