Carmen Amaya Gogoan

[one_third last= » »]


Karime Amaya, Susana Casas, Belén López eta El Junco

Igandea, abuztuak 31: 19:30etan.

SABICAS ESZENATOKIA Baluarte, Nafarroako Kongresu Jauregi eta Auditorioa

[/one_third] [two_third last= »yes »] Carmen Amayak oso toki garrantzitsua bete zuen Sabicas maisuaren ibilbide artistikoan; behin baino gehiagotan aritu ziren elkarrekin Ameriketako kontinentean, Argentinatik Kanadara, Estatu Batuetan arrakasta handiko karrera eginez. Sabicasen beraren hitzetan: “Esfortzu eta urte asko kostatu zitzaigun, baina Carmenek bere dantzarekin eta nik gitarrarekin, benetako flamenkoa mundu osoan ezagutzea lortu genuen. Ezagutzea eta balioestea”. Carmen Amaya gogoan Flamenkoak eman duen artista garrantzitsuenetako bati omenaldia eskaintzeko xedez sortu da; dantza flamenkoa irauli zuen bailaora, ñabardurez beteriko eta arrazan oinarrituriko estetikarekin eta teknika orotatik urrun zegoen arte paregabe eta pasionalarekin. Ospe eta izaera handiko lau bailaore gazte, Karime Amaya, Susana Casas, Belén López eta El Junco elkartu dira artista omentzeko, Carmen Amayaren dantzan, mugarik gabeko artean, inspiraturik.

KARIME AMAYA

Karime Amaya Mexikon jaio zen 1985ean, flamenkoaren kasta garrantzitsuenetako baten barruan, Carmen Amayaren iloba-biloba baita. Karrera gurasoen dantza konpainian hasi zuen, eta urte asko igaro orduko ohikoa bilakatu zen Mexikoko, Tokioko edo Ekuadorreko jaialdi garrantzitsuenetan. Handik denbora gutxira Espainian ere lortu zuen arrakasta, Antonio Canalesen eta Bailaor ikuskizunaren eskutikespectáculo.

SUSANA CASAS

1977an Sevillan jaiotako Susana Casas José Galván maisuarekin hasi zen dantzan, 8 urte zituela. Denbora gutxi igaro orduko bira bat hasi zuen Mexikotik, Frantzian debutatu zuen, eta baita Japonian ere, Carmen ikuskizunarekin. 1998an Cristina Hoyosen baletean sartu zen, eta 2003an bailaora handiak Yerma lanean protagonista izateko eskaintza egin zion. Arrakasta handia lortu zuen.

BELÉN LÓPEZ

Belén López Tarragonan jaio zen 1986an, eta 5 urte baino ez zituela dantzan ari zen jada Antonio Ruiz El Bailarínen eta Pilar Lópezen aurrean. 1999an Madrilera joan, eta tablao flamenko hoberenetan hasi zen lanean. Denbora gutxira nazioarte mailako artista bilakatu zen, eta jarraituko lau denboralditan lehen dantzaria izan zen La Arena di Veronan (Italia).

EL JUNCO

El Junco Santa Maria auzoan (Cadiz) jaio zen, 1975ean. Gaztetan sartu zen Vicente Marreroren Danza Soleá Taldean eta Enrique el Mellizo Peñako dantza eskolan. Bertan hurbiletik ezagutu zuen Cadizeko flamenkoa. 1996an Cristina Hoyosen konpainian sartu zen, eta Yerma lanean hartu zuen parte. Lan horregatik Arte Eszenikoen Max Sarietarako izendapena lortu zuen 2003an. Bailaorak Andaluziako Balet Flamenkoaren zuzendaritza eskuratu zuenean, El Junco lehen dantzari eta koreografia laguntzaile bilakatu zen. Academia de las Artes y las Ciencias del Flamenco izenekoak ekoitzitako ikuskizun horren bitartez, lau artistek, dimentsio osoan bere garaiari aurre hartu zion ez ohiko bailaora bereziaren artea hurbilduko digute FLAMENCO ON FIRE jaialdian, haren jatorritik, garaitik eta ondaretik ibilbidea eginez.[/two_third]