Flamenkoak iparrerantz
bidaiatzen du

Zorongo

Cómparte:

Ekhi Ocaña eta Urko Ocaña

Abuztuak 23 13:30h - La Perla Hoteleko Balkoia

Ekhi eta Urko Ocaña anaiak arte giroan eta humanistan bizi izan dira haurtzarotik. Sabicas gitarra-jolearen herrikideak, eta sustrai andaluziarrak dituztela, haien esanetan, flamenkoa musika unibertsala da. Beren konposizioak eta flamenko tradizionala uztartzen dituzte, beren sormen askearen erakusgarri. Bikote interesgarri honen musikan, zeharkako txirulak, zenbaitetan, “cantaor” baten ahotsa ekartzen digu gogora; gitarra flamenkoak, berriz, sonoritate berriak lantzen ditu. 

Biak ere “Zorongo” talde ezaguneko kide eta konpositoreak dira. 

Ekhi Ocañak prestakuntza klasikoa jaso du, hau da, goi-mailako titulazioa kontserbatorioan, baina horrez gain, zeharkako txirulari buruzkoa flamenkoari aplikatuta. Halaber, Musikako Historia irakaslea da Nafarroako Unibertsitatean, bai eta hizlaria eta Unibertsitateko Abesbatzako zuzendaria ere. Artearekiko zaletasunak bultzaturik, musika, poesia eta dantza uztartzeko ikuskizunak sortu eta zuzendu ditu. 

Urko Ocaña gitarra-jole flamenko eklektikoa da. Gitarra-maisu ospetsuak izan ditu irakasle, hala nola Manolo Sanlúcar, J. M. Cañizares eta J.A. Rodríguez. Madrilgo Música Creativa eskolak bekaturik, Humanitateetan da lizentziaduna, eta Masterduna, berriz, Arte Eszenikoen Kultur Kudeaketan. Besteak beste, oud arabiarra jotzen badaki, bai eta gitarra elektrikoa ere.