Vicente Amigo
Partekatu:

Abuztuak 27 | 21:30 h | Baluarte

Vicente Amigo

"Memoria de los sentidos"

Vicente Amigo (Guadalcanal, Sevilla, 1967) izena aipatze hutsak gitarra flamenkoaren maisutasuna dakarkigu gogora. 8 urte zituela ekin zion ibilbide artistikoari, eta 15ekin, jada, Manolo Sanlúcarren taldean sarturik zegoen, eta hainbat urtez aritu zen harekin. Bere kasa egin du ibilbidea baina hamaika artistarekin ere aritu da lankidetzan. Flamenko munduko eta kanpoko artista aunitzek eduki nahi izan dute bidelagun Amigoren estilo dotore eta melodiatsua, hots, Enrique Morentek, Carmen Linaresek, Diego El Cigalak, Stingek edo Pat Methenyk. Azken horrek “munduko gitarristarik onena” dela adierazi du.

Flamenco on Firen, azken disko-lana aurkeztuko du, Memoria de los sentidos, bere sustrairik flamenkoenen aldeko aldarria dakarrena.