Torombo
Partekatu:

Abuztuak 29 | 12:30 h | Palacio Ezpeleta

Torombo

"Flamenco para niños"

Francisco José Suárez, “El Torombo” (Sevilla, 1968) zazpi urte zituela hasi zen dantzan, ezizena (ekaitza esan nahi du) Farruco maisuaren eskutik hartuta. Bere ibilbidean zehar, Juana Amaya, Belén Maya, Farruquito, Manuela Carrasco, La Susi, Tomatito, Potito eta beste artista batzuekin aritu da. Sevillan, “Fuera de serie” proiektuaren zuzendaria da, talentu gazteak prestatzeko, gizartean bazterturik gelditzeko arriskua duten pertsonak gizarteratzeko helburuz; horretarako, tailerrak egiten ditu espetxe eta ikastetxeetan, eta sentsibilizazio kanpainak, auzo baztertuetan.

Flamenco on Firen, haurrendako tailer pedagogiko bat eginen du. Horrela, hitz-jokoak, elkarketak, metaforak eta esaera zaharrak erabiliko ditu arte flamenkoari eta, oro har, bizitzari buruzko irakaspenak erakusteko. 

Sarrera agortuak