Flamenkoak iparrerantz
bidaiatzen du

Tomatito

Cómparte:

Tomatito

Abuztuak 23 12:45h Flamenco en los Balcones - Udaletxeko balkoia

José Fernández Torres ‘Tomatito’ une honetako gitarrista flamenkorik handienetako bat da. Eredugarria da hala maisutasunean nola jakiturian, hala birtuosismoan nola sentiberatasunean. Hamabost urtean, flamenkoan elkarrekin hobekien moldatu zen bikoteetako bat osatu Camarón de la Islarekin batera.

Bere jotze moldeak pultsazioa eta tentsio erritmikoa izan ditu ezaugarri, baita estilo libreetan ere, eta haren falsetak beti zentzu batekin eraikiak izatea ere bai. Bere-berea du estiloa, arras flamenkoa, eta horren bidez aldarrikatzen du arte jondoaren barnean maisu gisa daukan lekua.