Flamenkoak iparrerantz
bidaiatzen du

Tomatito y la Orquesta Sinfónica de Navarra

Tomatito, La Orquesta Sinfónica de Navarra

Abuztuak 24 21:00h - Baluarte

"El Concierto de Aranjuez"

José Fernández Torres “Tomatito” gitarra flamenkoaren izenik gogoangarrienetako bat da. Almerian jaioa, bere ezohiko ahalmenek berehala liluratu zuten nor eta Camarón de la Isla bera, eta haren bidelagun ibili zen 18 urtean gitarra jotzen. Camarón hil ondoren, Tomatito bakarlari hasi zen, eta bere sentiberatasun dotoreak nahiz interpretazioan darakuskien dohain guztiz apartekoak jendea liluratu dute erdi-erditik, New Yorketik Moskuraino eta Ekialde Ertainetik Hong Kongeraino. Karisma handiko gizon honek beti erakutsi du gogo sendoa flamenkoa garatu eta hedatzeko, eta mito handiekin aritu da lankidetzan, hala nola Elton John eta Frank Sinatrarekin, atzendu gabe gitarra-jole gazteen belaunaldi oso batean izan duela eragina.

Historian lehen aldiz, Tomatitok Joaquín Rodrigoren gitarra eta orkestrarako “El Concierto de Aranjuez” emanen du, lagun hartuta bai bi musikari bikain, bai dantzari flamenkoak, zuzenduriko Nafarroako Orkestra Sinfonikoa ere. Nafarroako orkestra ospetsua Pablo Sarasatek sortu zuen 1879an; beraz, Espainiako orkestra talderik zaharrena da, eta gaur egun, arrakasta handia du nazioartean.