Flamenkoak iparrerantz
bidaiatzen du

Tomatito y José del Tomate

Tomatito eta José del Tomate

Abuztuak 25 12:45h Flamenco en los Balcones - Udaletxeko balkoia

José del Tomate gitarra-jole gaztea Almerian jaio zen, artisten familia batean. Ez dira inola ere makalak izan haren inspirazio-iturriak, hala nola Tomatito, aita, eta Miguel Fernández Cortés ‘El Tomate’, berraitona. Dena den, bestelako eraginak ere izan ditu, hots, Sabicas, Paco de Lucía, eta batez ere,  ‘El Niño Miguel’ esaten dioten osaba.

19 urterekin bakarrik, egungo eszena flamenkoaren jaialdirik ospetsuenetan aritua da jada, eta aitaren bidelaguna ere izan da nazioarteko bira luzeetan. Uda honetan, bere lehen diskoa aurkeztu du: ‘Plaza Vieja’. 

José Fernández Torres ‘Tomatito’ gitarra flamenkoaren lorietako bat da, bizirik daudenen artean. Almerian jaioa, bere aparteko dohainek Camarón de la Isla bera liluratu zuten; zehazki, 18 urtez izan zen Camaronen bidelaguna gitarra jotzen. Camaron hil ondoren, Tomatitok bakarkako bidari heldu, eta interpretaziorako duen dohain bereziak eta sentiberatasun apartekoak publikoa erdi-erditik liluratu zuten.

Haren talentua mundu zabalean barna ibili da, New Yorketik Moskuraino eta Ekialdetik Ertainetik Hong Kongeraino. Nortasun karismatikoaren jabea, eta flamenkoa garatu eta zabaltzeko borondate irmoari lotuta, musika munduko mito ugarirekin aritu da lankidetzan, hala nola Elton John eta Frank Sinatrarekin. Gainera, gitarra-jole gazteen belaunaldi oso batengan izan du eragina.  

Aita-semeak, beraz, elkarrekin gitarra jotzen, ‘Flamenkoa balkoietan’ ziklo barnean, Flamenco On Fire honetako errezitaldirik nabarmenetako batean; horra bi gitarrista-belaunaldi, biak ere flamenko munduko leinu gogoangarri bateko kide.