Flamenkoak iparrerantz
bidaiatzen du

Sonakai Dúo

“Sonakay”. Yoni Camacho eta David Escudero

Abuztuak 22 13:30h - La Perla Hoteleko Balkoia

Yoni Camacho eta David Escudero ‘Sonakay’ taldeko kideak dira. Taldea sustrai ijitoen eta euskaldunen kultura musikalaren fusioan espezializatua dago. Euskal kantautoreen espirituaren oinordekoak dira (Benito Lertxundi eta Mikel Laboa), bai eta flamenko munduko izarren oinordekoak ere; Camarón edo Paco de Lucíarenak, adibidez. 

Estatu osoan dira ospetsuak, Tele 5ko ‘Got Talent’ saioan parte hartu izanari esker. Printzarik arrakastatsuenetako bat  ‘Txoria Txori’ abestiaren bertsio flamenkoa da, 2016an grabatua. 

Yoni Camacho “kantaorea”, sortzez donostiarra, flamenko talde aunitzekin aritu da lankidetzan, eta izen handientzat ere jo du, hala nola Estrella Morente, Antonio Carmona eta Kiki Morenterentzat. Orain, ‘Sonakay’ taldearekin, gozamen ederra zaio bere bi kulturen arteko uztarketa: euskalduna eta ijitoa. 

David Escudero, gitarra-jole ijitoa, kastaduna. 13 urterekin hasi zen agertokietan, eta flamenkoaren bertsio guztien ordezkaria da. Gainera, musika mota guztien fusio zale amorratua da, bai eta musika-tresna etnikoak erabili zalea ere. Hori dela eta, maiz aritu da Urgulleko Kulturarteko Topaketetan.