Flamenkoak iparrerantz
bidaiatzen du

Sergio de Lope

Cómparte:

Sergio de Lope

Abuztuak 23 12:00h Flamenco en los Balcones - Balcón Calle La Mañueta

Gazte izanagatik ere, Sergio de Lope txirula-jotzaile eta saxofonista kordobarrak hainbat sari eskuratu ditu, bere talentuaren eta gaitasunaren erakusgarri. Flamenkologian lizentziaduna, El Filón Minero saria eman zitzaion, eta Medinea proiektuak, berriz, Mediterraneoko musikari hasiberrien artean aukeratu zuen. Berklee College of Music erakundeak, Aix en Provenceko Jaialdiak eta Casa Árabek antolaturiko ekimena da. Biran aritu da mundu zabaleko jaialdi eta antzokirik ospetsuenetan, ‘A night in Utrera’ diskoa aurkezteko.