Flamenkoak iparrerantz
bidaiatzen du

Sergio de Lope

Cómparte:

Sergio de Lope

Abuztuak 24 19:00h Baluarte - Flamenco on fire agertokia

Sergio de Lope txirula-jotzaile eta saxofonista kordobar gazteak ‘Ser de luz’ ikuskizuna ekarriko digu. Herrien oroitzapen musikalaren aldeko eta sentimenduak musikaren bidez transmititzearen aldeko aldarria da, bai eta flamenkoko maisuen aldeko aldarria ere, aunitz erakutsi baitigute eta hainbesteren ondareari jarraipen baliosa eman baitiote; haiek ere argia dira. 

Sergio de Lopek pertsonengan gauzatzen du flamenkoaren indarra. Imajinatzen du ez dela denborarik existitzen, unean uneko tokia eta oraina baizik ez. Arteak gizatiartzen gaitu; flamenkoak aske egiten gaitu… ‘Ser de Luz’ ikuskizunak zuen emozioak piztu eta bizitza argituko dizue.