Flamenkoak iparrerantz
bidaiatzen du

Sara Baras

Sara Baras

Abuztuak 20 21:00h - Baluarte

"Sombras"

Duela bi urte estreinatu zenetik hona, mundu zabaleko agertokirik ospetsuenetan ibili da, grinaz eta sentimenduz ibili ere, eta ikusleen lorratzaz aberastu da.

Ikuskizuna farrucaren itzal handitik jaio da, farruca Sararen eskutik helduta joan baita, harekin hazi da, askotan proiekzioa eta proiektatutakoa nahasita. Kontzeptu bizia, etengabe bilakatzen ari dena, eta haren zuzendari eta koreografoak, Sara Barasek, irakurketa berriz hornitu duena sorkuntzari dagokionez.

Esperientziaz, bizipenez eta, batez ere, egiaz, egina da ikuskizuneko une bakoitza. Bada, egia horrek eraginik, Sararen dantza esperientzia paregabe eta ahaztezina da.

Flamenco On Firen, artista cadiztarrak, arte eta perfekzio palindromoak, ‘Sombras’ lanaren bertsio esklusiboa eta paregabea aurkeztuko du, Jaialdiari eta etxetzat daukan hiriari keinuz beterik.