Iruña

Rycardo Moreno
Partekatu:

Abuztuak 26 | 19:00 h | Civivox Condestable

Rycardo Moreno

Rycardo Moreno (Sevilla, 1981) gitarra-jotzailea, konpositorea, ekoizlea eta moldatzailea da. Gerardo Nuñezek babestu eta bakarkako ibilbidea aurrera eramaten lagundu zion. “Varekai” eta “Agaleano” diskoak plazaratu zituen, azken hori Eduardo Galeano idazlearen omenez. Ondotik, El Lebrijanoren “Cuando el lebrijano canta, se moja el agua” diskoan parte hartu du, eta Jorge Pardorekin batera, “Historias de Rahda y Krishna” eta “Djinn” lanetan aritu da lankidetzan. 2018an, Arcángelen “Al este del cante” diskoan parte hartu zuen, eta lan horrek Grammy latino bat lortu zuen. 2019an, bere azken lanaren aurrestreinaldia egin zuen, “Mi Esencia”, 2020an argitara emandakoa. Halaber, Sevillako Bienalaren inaugurazio ofiziala enkargatu zitzaion, eta han, “De Barro” izeneko gitarra errezitaldia estreinatu zuen.

Sarrera agortuak