Iruña

Rycardo Moreno y Ané Carrasco
Partekatu:

Abuztuak 27 | 20:00 h | Palacio Ezpeleta

Rycardo Moreno eta Ané Carrasco

Rycardo Moreno (Sevilla, 1981) gitarra-jotzailea, konpositorea, ekoizlea eta moldatzailea da. Gerardo Nuñezek babestu eta bakarkako ibilbidea aurrera eramaten lagundu zion. “Varekai” eta “Agaleano” diskoak plazaratu zituen, azken hori Eduardo Galeano idazlearen omenez. Ondotik, El Lebrijanoren “Cuando el lebrijano canta, se moja el agua” diskoan parte hartu du, eta Jorge Pardorekin batera, “Historias de Rahda y Krishna” eta “Djinn” lanetan aritu da lankidetzan. 2018an, Arcángelen “Al este del cante” diskoan parte hartu zuen, eta lan horrek Grammy latino bat lortu zuen. 2019an, bere azken lanaren aurrestreinaldia egin zuen, “Mi Esencia”, 2020an argitara emandakoa. Halaber, Sevillako Bienalaren inaugurazio ofiziala enkargatu zitzaion, eta han, “De Barro” izeneko gitarra errezitaldia estreinatu zuen.

Musika flamenkoaren familiarik garrantzitsuenetako batean jaioa, Ané Carrascok instrumentu asko jotzen ditu, moldagarria da oso, eta hiriko musika estilo berri baten ekoizle ari da, rol berria garatuta, betiere Jerezko isuri flamenkoaren balio gazteenekin bat eginik. Aitak, Diego Carrascok, ziurtatu zuen Anék bere bilakaera edo ikaskuntza izatea musikagintzan, eta “Moraito chico”ren kantua lagundu zuen gitarrarekin eta, Tomasitorekin batera aritu zen bateria eta kaxoi flamenkoa jotzen.  Nerabezaroan, Ané flamenkoaren perkusionistarik eskatuenetako bat izaten hasi zen. Pixkanaka, beste musika estilo batzuetan murgildu zen, hala nola Marcus Millerren groovean, Pat Methenyren jazz leuneko lerroetan, betiere tokiko ameslari batzuen moldeekin bat: Ketama, Pata Negra eta Lola Flores.

Sarrera agortuak