Romeromartín
Partekatu:

Abuztuak 30 | 21:30 h | Escenario Ciudadela

Romeromartín

"En concierto"

Álvaro Romero kadiztarra egungo flamenkoaren berritzaile handietako bat da. Lorcarengandik Val del Omar-en espresionismora pasatzeko gai izanik, soinu-esperimentatzaile eta musika-abenturazale honek ederki uztartzen ditu generoak eta tradizioak, Toni Martín ekoizle malagarrarekin batera ondu duen Romeromartín proiektuak erakusten duen bezala. Izan ere, oinarri elektronikoetatik eta kantu tradizionaletik abiaturik, olerkari homosexualen letrak musikatu dituzte, hala nola Pedro Lemebel txiletarrarenak. Proposamen hauslea eta arriskatua, flamenkoaren barnean oraindik dauden bide urratu gabeen erakusgarri.