Flamenkoak iparrerantz
bidaiatzen du

Rocio Molina

Cómparte:

Rocío Molina

Abuztuak 24 21:00h - Baluarte

"Caída del Cielo"

Lan hau bidaia bat da, jaitsiera bat. Emakume baten ibilbidea ikusiko dugu, haren dantzak gidatua, zeina sena eta materia baita, argi-itzalen bitartez, eta emakumearekin batera, isiltasunean amilduko gara; musika eta zarata, lurralde ezezagunetan. Gure aitzinean: Rocioren gorputzean gauzatzen da bai ukigarria dena, bai existituagatik ere eskuarki gure begien aurrean ezkutatzen dena. Dantzatzen du, eta lotura ezberdina ezartzen du lurrarekin, eta iruditzen zaizu, obarioen eta berak ostikatzen duen lur horren artean sortzen dela dantza, eta horrela, bere dantza emakume izatearen ospakizuna bilakatzen da.

Jaitsiera edo erorketa hori emakume baten itzulbiderik gabeko bidaia da. Rocíok, ordea, ez garamatza  Aingeru eroriaren irudi alderantzikatura, Danteri bere Komedian gertatu bezalaxe, baizik eta askatasun sakoneko eremura. Azken buruan, lan hau emakume baten bidaia, jaitsiera edo iraganbidea da, betiere orekan dagoen gorputzetik emakume izatea ospatzen duen gorputz batera, festaren zentzu tragikoan murgildua.