Flamenkoak iparrerantz
bidaiatzen du

Rocío Márquez, Isabel Villanueva y Miguel Ángel Cortés

Cómparte:

Rocío Márquez, Isabel Villanueva eta Miguel Ángel Cortés

Abuztuak 25 12:45h Flamenco en los Balcones - Udaletxeko balkoia

Prentsak ederki goraipatu du Rocío Márquez, ‘kantu jondoaren belaunaldi berriaren ahotsa’ dela esan baitu. Hamarkadatik gora darama ibilbide artistiko sendoa urratzen, eta flamenkoaren panoramatik harata ere jo du. Flamenkoan erreferentzia argia da, bai eta figura errotua ere. 

Isabel Villanueva iruindarra biola bakarlariaren nazioarteko enbaxadoreetako bat da. Flamenkoarekiko grinak bultzaturik, artista handiekin aritu da lankidetzan, eta bide berriak ere urratu ditu eremuak zabaltzeko.

Miguel Ángel Cortés laguntzako gitarrarik sendoen eta eskatuenetako bat da, gaur egun. Jotzeari ematen zaion Giraldillo saria eskuratu du, sentiberatasun eta maisutasun bereziak dituelako.