Remedios Amaya
Partekatu:

Abuztuak 27 | 12:00 h | Udaletxeko balkoia

Remedios Amaya

Sevillako Triana auzoan jaioa, María Dolores Amaya Vega (1962) 1983an famatu zen publiko handiarentzat, Eurovision jaialdian aritu zenean. Haren ibilbidea, ordea, lehenago hasia zen, Sevilla, Madril eta Bartzelonako tablaoetan, zehazki. 1978an, bakarkako lehen lana ondu zuen, Remedios Amaya, eta ondotik, Llegaron las estrellas eta Luna nueva. 1997an, Vicente Amigoren eskutik, Me voy contigo lana plazaratu zuen, hots, platinozko diskoa izan zen, eta flamenkoaren ahots bikainen artean zegoela frogatu zen. 2016koa da azken lana, Rompiendo el silencio. Jorge Pardo, Limon Lewis eta Diego “el Morao” izan zituen bidelagun, eta José Alfredo Jiménez, Chavela Vargas, María Dolores Pradera eta beste egile eta interpreteen lanak bertsionatzen ausartu zen. 

Sarrera agortuak