Iruña

Partekatu:

Abuztuak 26 | 20:30 h | Zentral agertokia

Rául Cantizano et Los Voluble

"Zona acordonada"

Flamenkoa eta elektronika eskutik helduta joan daitezke gaur egun; izan ere, loopeek, sampleek eta distortsioek soinu berriak sortzen dituzte, Los Voluble-ren eta Raúl Cantizanoren proposamenek ederki darakutsaten bezala. 

Lehenak, ‘Free party is not a crime’ mugimenduan inspiraturik, beren ‘Flamenco is not a crime’ pertsonalean barneratu ziren. Hots, saio eklektiko eta dantzagarriak dira, denetariko materialak (ikus-entzunezkoak eta soinuzkoak) erabiliz, ikuskizun ederra ontzeko. Erritmoak, ahots aurregrabatuak, argiak eta beharrezkoa den guztia musika “jonda” mende honetako berezko estetikan biltzeko. Era berean, nola ez, sakonki esperimentala da. 

Ildo horretan berean, Raúl Cantizanok gitarran pausatzen du arreta eta, Zona acordonada proiektuan, hainbat kontu ditu gogoetagai, hala nola askatasuna eta haren mugak, gizarte honen erronkak eta errealitateak, eta musika zuzenean egiteko aukera eta metodologia berriak. Horrela, adibidez, tradizionala dirudien taranta bat ikusten dugu, harik eta, harien eta pantailen artean, era askotako prismatatik eboluzionatzen duen arte. 

Cristian de Moret 

´Cristian de Moret en concierto´

De Camarón de la Islarengandik Pearl Jamengana, Huelvako musikari honek ezin konta ahala erreferentzia hartu ditu, harik eta errotik bere-berea duen soinua topatu duen arte: kantu flamenkoaren eta rock, blues, jazz, funk eta elektronikaren arteko topaketa. Cristian de Moretek ‘Supernova’ diskoa utzi du plazan eta, besteak beste, Kiko Veneno, Jorge Pardo, Rocío Márquez eta Antílopez artistekin aritu da lankidetzan. Abangoardiako flamenkoari ekin dion azkenetakoa da. Ahots urratua eta gitarra elektrikoa darabiltza, zaharrari buruz bestelako gauza bat egiteko. “En concierto” ekarriko du Iruñera, bi munduren arteko talka agertzeko: hots, kostunbrismo andaluziarraren irudiak sortzen dituen lirika ederki egokiturik dago paisaia musikal elektroniko, rockero edo funkeroetan.