Flamenkoak iparrerantz
bidaiatzen du

Rancapino

Cómparte:

Rancapino

Abuztuak 20 19:00h - Civican, Fundación Caja Navarra

Chiclana de la Fronterakoa, Rancapino Maisua kantu garbia eta jondoa da, jakinduria da, flamenkoaren historia da. Haren ahotsa tradizioaren sustraiez dago blaiturik. Sehaska ijitoan sortua, La Obisparen biloba da, Manuel Orillitoren semea eta Camarón de la Islaren adiskide mina. Manolo Caracolen nahiz Aurelio Sellesen kantuaren oinordekoa, haurtzarotik herrialdeko peña eta antzokirik ospetsuenetan kantatuz eraiki du eskubide osoz bere izena. Gaur egun, gutxi batzuen pribilegioa da haren ahotsa entzutea.