Flamenkoak iparrerantz
bidaiatzen du

Rancapino y Antonio Higuero

Cómparte:

Rancapino eta Antonio Higuero

Abuztuak 21 12:45h Flamenco en los Balcones - Udaletxeko balkoia

Rancapino kantu garbia eta jondoa da, jakinduria da, flamenkoaren historia da. Haren ahotsa tradizioaren sustraiez dago blaiturik. Chiclana de la Fronterakoa, Camarón de la Islaren adiskide mina, eta Manolo Caracolen nahiz Aurelio Sellesen kantuaren oinordekoa, haurtzarotik kantatuz eraiki du bere izena. Gaur egun, gutxi batzuen pribilegioa da haren ahotsa entzutea.

Antonio Higuero arituko da gitarra jotzen, Jerezko eskolako jotze moldean eta funtsean hezia, gitarrista gutxik bezala sentitzen du kantua.