Iruña

Partekatu:

Abuztuak 24 | 22:30 h | Nafarroako Jauregiko

Rafael Riqueni

Rafael Riqueniren sonanta, oroz gain, ikusgarria da. Musika jartzen baitu teknikaren aurretik eta, beharrezkoa bada, akorde berriak sortzen ditu mezua transmititzeko. Haren diskurtsoa emozio hutsa da eta pentagrametatik kanpora egiten du ihesi. Arima tremoloetan bikoiztua. Parpeoak eta iturriak, asmatutako testurez jantzitako harri-soinuak. Era berean, memoria bat gogora dakarten karrikak, memoria beti partekatua.

Trianako flamenko hori musika klasikora joan zen edatera. Eta Niño Ricardoren faltseteen eta Isaac Albénizen edertasunaren artean, bere neurria aurkitu zuen. Azken hamarkada hauetako gitarristarik garrantzitsuenetako bat da. Joan-etorriko Guadiana bezalakoa da haren obra, azaleko apaingarririk gabe, hainbat diskotan plazaratua: ‘Juego de niños’, ‘Alcázar de Cristal’, ‘Maestros’, ‘Parque de María Luisa’ eta, azkena, ‘Herencia’, guztiak ere sormenez joriak. Elokuentzia musikal hutsa da gaztetatik. Horregatik, onenekin batera aritu zen hasieratik: Martirio, Morente, Isabel Pantoja eta askoz ere gehiagorekin. 

Gau minean, beraz, intimismo erauntsia etorriko zaigu. Joan ez diren udako usain zaharrak, inoiz ezkutatzen saiatzen ez diren loreak eta zauri hatsak.