Rafael de Utrera y El Perla
Partekatu:

Abuztuak 28 | 19:00 h | Civivox Condestable

Rafael de Utrera y El Perla

Rafael Userok (Utrera, 1973) bere jaiolekutik hartu du izen artistikoa eta hantxe ere hasi zen kantaore “El punto” aitaren tabernan. 21 urte zituela, dantzarako hasi zen kantuan; zehazki,  Cristina Hoyos, Joaquín Cortes, Antonio Canales, Israel Galván, Farruquito, Eva “La Yerbabuena” eta beste artista batzuekin lanean. Era berean, haren kantua Tomatito, Gerardo Núñez, José Antonio Rodríguez, Vicente Amigo eta Paco de Lucíaren gitarren bidelaguna izan da. Azken horren munduko biretako batean parte hartu zuen, gainera. Flamenco on Firera ekarri duen ikuskizunean, “El Perla” gitarra-jotzaile sevillarra izanen du lagun. Gitarra-jotzaile hori hamaika kantaoreren zerbitzuan aritu da jotzen; besteak beste, Antonio Nuñez “Chocolate”, Fernanda eta Bernarda de Utrera eta La Paquera de Jerez-koarekin. Era berean, Farruquitoren al Andalus ikuskizunean aritu da lankidetzan, bai eta Latente lanean ere, José Mayaren ondoan.

Sarrera agortuak