Pitingo
Partekatu:

Abuztuak 29 | 21:30 h | Baluarte

Pitingo

"Mestizo y fronterizo"

Hastapenetatik, Pitingok (Ayamonte, Huelva, 1980) ederki erakutsi du badakiela generoen artean solas egiten, gaitasun handia duela tradizio eta sentiberatasun musikal ezberdinak elkarrengana hurbiltzen, bere-berea duen diskurtso barneratzaile bat sortzeko, batere aurreiritzirik gabea. Zainetan darama bi leinu flamenko handiren odola (Valenciatarrak eta Carpiotarrak) eta batasun gune harrigarriak aurkitu ditu; soulería, adibidez, hau da, soul afroamerikarretik eta buleria flamenkotik neurri berean edaten duena.

Soinuen eta tradizioen arteko bizikidetzaren eta loturen alde ari den kulturartekotasun horren emaitza bat ekarriko digu Pitingok Flamenco on Fire 2020ra, hots, Mestizo y fronterizo, diaspora afrikarraren oihartzunak bildu dituen ikuskizuna; ibilian, gainera, oihartzun horiek Cadizko “carcelera” ijitoen kantuekin gurutzatzen dira, bai eta flamenkoaren konpasarekin ere, katerik eta estekarik gabeko musika unibertsal gisa ulertua.