Flamenkoak iparrerantz
bidaiatzen du

Paquete y Ramón el Portugués

Paquete. Gonbidatua: Ramón ‘El Portugués’

Abuztuak 23 12:45h Flamenco en los Balcones - Udaletxeko balkoia

Juan José Suárez ‘Paquete’, gitarra-jolea, ‘Los Porrina’ leinu ospetsuaren ondorengoa, eta halaber, produktore arrakastatsua. Bi Grammy ditu irabaziak. Gainera, Enrique Heredia ‘El Negri’rekin batera, ‘La Barbería del Sur’ flamenko berriko talde arrakastatsu eta ahaztezineko kide izan zen. 

‘Mr. Pakett’ bakarka ondu duen bere lan handia da. Lan mugarria inondik ere, gitarraren kontzeptu moderno bat ezarri baitzuen, flamenkoaren ortodoxoenetik jazzik bitxienerako bidea eginez. Gaur egungo sortzailerik handienetako bat da. 

Ramón Suárez Salazarri Ramón ‘El Portugués’ esaten diote, Badajozeko Porrina gogoangarriaren iloba, eta “Los Porrina” leinuaren oinordeko duina. Extremadurako kantuetan maisua, haren jakintzak munduan diren eta ez diren palo guztiak barnebiltzen ditu. 

Maisuaren flamenkoaren historia bizia da. 12 urtetan hasi zen agertokietan, “tablao” gogoangarrietan jotzen: ‘Las Cuevas de Nemesio’, ‘Torres Bermeja’, ‘Los Canasteros’ eta ‘Café de Chinitas’ izenekoetan, adibidez. Bere ibilbidean, izen handi-handiko jendearekin aritu da; hala nola Camarón de la Isla, Pansequito, El Turronero, Mario Maya eta El Güitorekin.

Ohore handia da Flamenco On Firerentzat kantu flamenkoan dugun figura handienetako bat gurekin izatea, haren jakintzaz eta arteaz gozatzeko aukera izanen baitugu; hori egiazko oparia da, eta ez dago edonoren eskura. Beraz, aurtengo balkoirik berezienetako bat izanen da. Izan ere, semea gitarra jotzen arituko da, eta aita kantuan. Emaitza, ukaezinezko talentua, haien musikaren dirdirak ederki liluratuko baikaitu. Hitz batez, gozamen hutsa.