Flamenkoak iparrerantz
bidaiatzen du

Paquete y Naike Ponce

Naike Ponce eta Paquete

Abuztuak 26 12:45h Flamenco en los Balcones - Udaletxeko balkoia

Naike Ponce kantari eta dantzari gaztea Sanlúcar de Barramedakoa da sortzez, eta Jerez de la Frontera, Cadiz, Sevilla eta Utrera artan hazi da. ‘La Sallago’ cantaora mitikoak deskubritu zuen, eta hark berak erakutsi zion barren-barrenetik eta bihotzez abesteko jakintza.  Naikeren ahotsak gorputza du, ahalmena, eta tinbre ondu bat, musikari moldakor eta arin batek gobernatua.  

Andaluziako peña eta jaialdirik onenetan hasi zen kantatzen, eta horrelaxe zabaldu zen bere izena flamenko munduan. Horrek bultzaturik, Madrila joan zen bizitzera, eta hiri horretan finkatu zen artista gisa, behin betiko. Han, ikuskizun handietan aritu zen (‘Cómplices’ musikalean, adibidez), bai eta artista handiekin ere: beste askoren artean, Jorge Pardo, Estrella Morente, Manolo Sanlúcar, Manolo Soler, Caramelo, Dany Noel, Yelsy Heredia, Israel Varela, Piraña, María Vargas, Chano Lobato, Pansequito, Rancapino, Matilde Coral, Paco Taranto eta Naranjito de Trianarekin. 

Juan José Suárez ‘Paquete’, gitarra-jolea, ‘Los Porrina’ leinu ospetsuaren ondorengoa, eta halaber, produktore arrakastatsua. Bi Grammy ditu irabaziak. Gainera, Enrique Heredia ‘El Negri’rekin batera, ‘La Barbería del Sur’ flamenko berriko talde arrakastatsu eta ahaztezineko kide izan zen.

‘Mr. Pakett’ bakarka ondu duen bere lan handia da. Lan mugarria inondik ere, gitarraren kontzeptu moderno bat ezarri baitzuen, flamenkoaren ortodoxoenetik jazzik bitxienerako bidea eginez. Gaur egungo sortzailerik handienetako bat da.