Iruña

Pans
Partekatu:

Abuztuak 29 | 12:00 h | Udaletxeko balkoia

Pansequito eta Miguel Salado

Azken mende erdiko flamenkoaren ahots handienetako bat, José Cortés Jiménez, Pansequito (La línea de la Concepción, 1945), oso gazterik hasi zen abesten, Madrilen. Los Canasteros eta gisako tablaoetan eman zituen lehen pausoak, Manolo Caracolen eskutik. Geroago, haren kantu moldea nazioartekoa egin zen, flamenkoa, besteak beste, Frantziara, AEBra edo Indiara eramanda. 1974an, Sormenaren saria eman zioten Arte Flamenkoaren Lehiaketa Nazionalean. Jose Manuel Ganboak esan duenez, “kantu flamenkoaren figura nagusietako bat da”, eta “ahots flamenko petoa du, ijitoen oihartzuna dariona, sakona eta erraietakoa”.

Emanaldi honetan, Miguel Saladoren (Jerez de la Frontera, 1981) gitarra izanen du lagun. Jerezko leinu ospetsuen oinordekoa da, Moneo edo Pacot leinuena, hain zuzen ere. Gitarraren maisu handien ondoan hazi da. Antonio Nuñez ‘Chocolate’, Manuel Mairena, Vicente Soto, Manuel Moneo, Juan Moneo ‘El Torta’, Miguel Flores ‘Capullo de Jerez’, Luis ‘El Zambo’, Alonso Núñez ‘Rancapino’ edo Antonio Reyes artisten kantuaren bidelaguna izan da, betiere dantzaren munduan egindako lanak ahaztu gabe, gitarra ere Joaquín Grilo, Merche Esmeralda eta Carmenen zerbitzuan jarrita.  

Sarrera agortuak