Flamenkoak iparrerantz
bidaiatzen du

Paloma Fantova

Paloma Fantova

Abuztuak 25 23:30h Gaueko zikloa - 3 Reyes hotela

"Mi Verdad"

Neskato prodijioa izan zen. Gaur egun, ordea, hortxe ari zaigu, sutsu. Izan ere, Paloma Fantovak ekarriko digun ikuskizunak flamenko ortodoxoaren sustraiaren alde egiten du. Dantza, kantua eta jotzea erraietatik bihotzeraino; azken buruan, oroiminez eta malenkoniaz blaituko gaituen ikuskizuna, flamenkoaren urrezko garaira eramanen gaituena.

‘Mi Verdad’ bizitza osoa agertokiz agertoki ibili izanaren emaitza da. Cadizko bailaorak bere indar eta grina guztia azaleratuko du oholtza gainean. Oinak ederki menderatuta, eta erritmoa gutxik dakiten bezain ongi kontrolatuta, Paloma bere etxekoez inguraturik eta bere birtuosismoan bildurik ageri zaigu, leku ezezagun batera bidaiatzeko eta bere ametsak bilatzeko.