Iruña

Partekatu:

Abuztuak 28 | 19:30 h | Ziudadela XXIM Agertokia

Niño de Elche

"Kantu flamenko heterodoxoaren antologia"

Francisco Contreras Molina (Elx, 1985) zalantzarik gabe da flamenko modernoaren berritzailerik garrantzitsuenetako bat. Definizioetatik urrun dagoen ikuspegi hauslea darabilela, hasieran cantaore garbia izan zen eta, bilakaeraren ondorioz, berriz, estilo erabat paregabea du orain, jazzaren, raparen, poparen, musika elektronikoaren edota erritmo latinoen eraginetan oinarriturik ondutakoa. Azala eta mamia ederki uztartzen ditu musikaz haratago doazen proiektu artistikoak sortzeko. Dela Miguel Hernández musikatzea, dela Los Voluble taldearekin lankidetzan aritzea, dela Val del Omarren omenez soinu-instalazioak ontzea, dela Kolonbiako musika miatzea, edota dela, Toundrarekin batera, rockaren eta flamenkoaren arteko fusioa ikertzea … Niño de Elcheren izaera menderakaitz eta abenturazaleak ederki erakusten du Molde haietan guztietan nola abiatu tradizio batetik uste ez bezalako lekuetara eramateko. 

Sarrera kontzertu bikoitza: Niño de Elche eta Frank Maza