Iruña

Niño de Elche y Raúl Cantizano
Partekatu:

Abuztuak 28 | 12:00 h | Udaletxeko balkoia

Niño de Elche eta Raúl Cantizano

Francisco Contreras Molina (Elx, 1985) zalantzarik gabe da flamenko modernoaren berritzailerik garrantzitsuenetako bat. Definizioetatik urrun dagoen ikuspegi hauslea darabilela, hasieran cantaore garbia izan zen eta, bilakaeraren ondorioz, berriz, estilo erabat paregabea du orain, jazzaren, raparen, poparen, musika elektronikoaren edota erritmo latinoen eraginetan oinarriturik ondutakoa. Azala eta mamia ederki uztartzen ditu musikaz haratago doazen proiektu artistikoak sortzeko. Dela Miguel Hernández musikatzea, dela Los Voluble taldearekin lankidetzan aritzea, dela Val del Omarren omenez soinu-instalazioak ontzea, dela Kolonbiako musika miatzea, edota dela, Toundrarekin batera, rockaren eta flamenkoaren arteko fusioa ikertzea … Niño de Elcheren izaera menderakaitz eta abenturazaleak ederki erakusten du molde haietan guztietan nola abiatu tradizio batetik uste ez bezalako lekuetara eramateko. Kaleak, balkoiak eta patioak zikloan, Raúl Cantizano (Sevilla 1973) izanen du lagun, hots, gitarrista sailkaezina, paregabea,instrumentuen eta generoen mugen miatzailea.

Sarrera agortuak