Iruña

Niña Pastori
Partekatu:

Abuztuak 26 | 21:30 h | Baluarte

Niña Pastori

"Gira 25 años"

Espainiako eszena musikalaren ahots maitatuen eta ospetsuenetako bat da. Niña Pastorik (San Fernando, Cadiz, 1978) gutxik bezala jakin izan du uztartzen tradizio flamenkoa joera berriekin. 8 urterekin debutaturik, 12rekin noren eta Camarón de la Islaren arreta erakarri zuen eta, orduz geroztik, arrakastaz beteriko ibilbidea egin du, urrezko eta platinozko hainbat disko eta lau Grammy sari irabazita, bai eta publikoaren aitortza jasota ere, hala Espainiakoa nola Latinoamerika osokoa. 

Aurten, Niña Pastorik mende laurdena ospatu du agertokietan, bere ibilbide guztia gogora ekartzen duen ikuskizunaren bidez, eta  Flamenco on Fire 2021en ere emanen du. Egiazko bidaia soinuetan barna, flamenkotik popera, soinu horiek eraman baitute goraino, argi utzirik generoz eta mugez gaindi dabilen artista dela, benetako ahots baten indarrak eta sentimenduak bultzaturik. 

Sarrera agortuak