Flamenkoak iparrerantz
bidaiatzen du

Monty

Cómparte:

Monty

Abuztuak 23 12:00h Baluarte - Flamenco on fire agertokia

José Carbonell ‘Monty’ gitarrista madrildarra Montoyita eta Farruco leinuen ondorengoa da. Enrique Morente handiaren iloba, flamenkoaren izenik ospetsuenen ondoan lan eginez ondu du bere izaera, hala gitarrarekin nola konposizioan: Estrella Morente, Diego ‘El Cigala’, Pitingo, Juan Habichuela, Potito, Enrique Morente, beste aunitzen artean.

Oraingo honetan, kantautore flamenko gisa ondu duen azken lana ekarriko digu Basotxora: ‘Vengo con tiempo’. Runbaz eta buleriaz beterik, Cascorro auzoaren muinaz blaiturik, soniketez gainezka egiten duten printza flamenkoak dira; hitz batez, aire garbi-garbia.