Tutera

Maui
Partekatu:

Abuztuak 25 | 20:00 h | Errege Bardeako egoitza

Maui

María Luisa Ramírez (Utrera, 1977), Maui du izen artistikokoa, flamenkoaren berritzailea, gainezka egiten dio talentua eta eragin sorta aberatsa jaso du, eta haien bidez,  pertsonaia eta unibertso paregabea sortzeko gai izan da. Poesia, konpasa, antzerkia eta umorea uztartuz, bost disko argitaratu ditu orain arte, baita diziplina anitzeko ikuskizun batzuk ondu ere, musika, flamenkoa eta antzerkia nahasita. Gaur egun, hurrengo lana prestatzen ari da, eta azken hilabeteetan bi aurrerapen egin ditu: “La Alfombra” eta “de Madrid al cielo” (2021eko otsaila). Horrez gain, “Potaje…, de Utrera a Manhattan” ikus-entzunezko lana ere argitaratu du, 2020an sagar handira egin behar zuen bisita gogora ekartzeko.

Sarrera agortuak