Flamenkoak iparrerantz
bidaiatzen du

Marta Robles y Ekaterina Zaytseva

Marta Robles eta Ekaterina Záytseva

Abuztuak 25 12:00h Flamenco en los Balcones - Balcón Calle La Mañueta

Dúo del Mar proiektu berrian egungo musika panoramako bi figura berri dira kide: batetik, Ekaterina Záytseva gitarra-jole klasikoa, eta bestetik, Marta Robles, gitarra flamenkoaren munduan dabilen emakume bakarlari gutxietako bat. 

Ekaterina Záytseva kontzertista Genevan jaio, eta Moskun eta Hagan ikasi zuen. Gaur egun, Bartzelonan bizi da. Bere belaunaldiko talenturik bikainenetako bat da eta nazioarteko lehiaketa aunitzetan jaso ditu sariak. Publikoak eta kritikak aho batez laudatu dituzte gitarra klasikorako errepertorio zabalerako ondu dituen bertsio bikainak. 

Marta Robles konpositore eta moldatzaileak moldagarritasun handia du; izan ere, gitarra klasikoa eta flamenkoa jotzeaz gain, estilo eta giro bateko zein besteko lanak ondu ditu. Latin Grammy baterako izendatua,  emakumezkoen ‘Las Migas’ laukote ezaguneko kide da; konpositore nagusia da, zehazki. Gainera, makina bat proiektutan parte hartu du gitarra-jole bakarlari gisa. 

Dúo del Mar eragin berrien bila ari da etengabe, eta flamenkoaren eta musika klasikoaren osagai garbiak nahasten ditu, aldi berean erritmoak eta harmoniak elkarri lotuta, gitarra espainiarraren adierazpen-aukera guztiak erakusteko. 

Sabicasek maisuki batu egiten zituen bere konposizioetan gitarra flamenkoaren eta klasikoaren teknikak; beraz, interes bereziko figura eta inspirazio-iturria da bikotearentzat. Horretan oinarriturik, Martak eta Ekaterinak Sabicasen lanean oinarrituriko errezitaldi bat ehundu dute bikaintasunez. Eta ba al da toki hobeagorik bikotearen errezitaldia emateko gitarraren Maisua jaio eta hazi zeneko karrika baino?