Iruña

María Toledo
Partekatu:

Abuztuak 27 | 20:30 h | Gayarre antzokia

María Toledo

"Ranchera Flamenca"

Nork ez ditu inoiz entzun José Alfredo Jiménez, Juan Gabriel edo Rocío Dúrcalen klasikoak? María Toledo (1983) da bere burua pianoarekin lagundu duen lehen emakumea flamenkoan. Jendeak aski eta sobra ezagutzen duen errepertorioaren bertsioak ematen ditu, hainbat paloren konpasen ariora: sevillanak, seguirillak, rumbak, buleriak, etab. Horixe da hark ekarriko digun Ranchera flamenca’ diskoa, iaz  Grammy Latino baterako izendatua, aurretik onduak dituen beste lau lanarekin gertatu bezalaxe.   

Neskatotan, Madrilgo tablaoetan zehar ibiltzen zen, grabagailua eskuan, kantu flamenkoak lehen eskutik aztertzeko. Indio Gitanok, adibidez, martinete, toná eta debla direlakoak erakutsi zizkion. Aldi berean, piano klasikoan ikasi zuen kontserbatorioan. Gero, bere burua prestaturik sumatu zuenean, bakarkako ibilbideari heldu zion eta mundu zabaleko antzokietan aritu da. 

Egungo flamenkoaren erreferentzia bat da; izan ere, akademiak eta bizipenak uztarturik, ziurtasunik gabeko egia-putzu batean murgildua dago. Direnak eta ez direnak konbentzitzen ditu. Zenbakiek darakutsaten bezala, gehiengoari gustatzen zaio, bai eta kritika espezializatuari ere. Ahotsa urratua baitu desamodioari abestearen ondorioz eta, horrek eraginik, jarraitzaileak ditu dabilen toki guztietan.