Flamenkoak iparrerantz
bidaiatzen du

Maria Terremoto

María Terremoto

Abuztuak 24 23:30h Gaueko zikloa - 3 Reyes hotela

"La Huella de mi sentío"

Jaio baino lehen, María Terremotok jada berekotzat zeukan flamenkoa, bizitzak bere zainetan txertatuko zuena; sortzetiko gauza bat. Jerezko artistarik handienen oihartzuna entzuten hazi zen, horiek guztiek bizipenak aitarekin partekatzen zituztelako, hau da, Fernando Terremoto bikainarekin.

‘La Huella de mi sentío’ lanaren bidez, txikitatik bidelagun izan dituen kantuak irudikatu nahi izan ditu Maríak, bere ibilbidearen lema izandakoak baitira: hau da, flamenko tradizionala eta ortodoxoa, arte jondoaren egungo soinura eguneratua. 

María Terremotoren ibilbidea kritika onez beterik dago. Inoizko artistarik gazteena izan da Sevillako Flamenko Bienaleko ‘Giraldillo Revelación’ saria eskuratzen, bai eta ‘La Venecia Flamenca de Los Palacios’ saria ere, beste sari ospetsuen artean. Prentsak hauxe esan du hari buruz: “gazte kantuaren ikurra”