Flamenkoak iparrerantz
bidaiatzen du

María Terremoto y Nono Jero

Cómparte:

María Terremoto y Nono Jero

Abuztuak 24 12:45h Flamenco en los Balcones - Udaletxeko balkoia

Jaio baino lehen jada, María Terremotok ederki sumatzen zuen flamenkoa berezkoa zuela eta bizitzak huraxe odolean txertatuko ziola. Bere aitarekin bizipenak trukatzen zituzten Jerezko artista handien oihartzuna entzunda hazi zen, Maríaren aita Fernando Terremoto handia izan baitzen. Gaur egun, kritika onez beteriko ibilbidea egina du. Prentsaren arabera, María “kantu gaztearen ikurra” da.

Nono Jero izanen du bidelagun gitarra jotzen, hots, Niño Jero eta Antonio Jero buru izan zituen gitarrista leinuaren ondorengoa. Egungo panoraman soniketerik handienetakoa duen gitarretako baten jabea da.